FOROAK

2.024ko apirilak 17an, Donostiako ikastetxeen arteko Foroa izan genuen. Bertan, Hiri mailako eskuhartzeaz aritu ginen. Gure kasuan, Egia-Erdialdia-Loiolaz aritu ginen, eta Aitor Ikastola, Maria Reina, Presentación de María, La Salle eta Mundaiz-eko ordezkariak lanean aritu ginen. 


Auzo horietan dauden puntu kritikoak aztertu genituen, eta hiritarrek osatutako inkesten emaitzekin, proposamen berriak sortu genituen. Horiek, Udal Forora bideratuko ditugularik. 


2.023ko azaroak 8an, ikasturte berriko lehenengo Ikasleen Foroa izan genuen. Bertan, ikasturte honetako esku-hartze planaren diseinurako proposamen desberdinen inguruan eztabaidan aritu ginen.



x-x-x-x-x-x-x-x-x-x-x------------------------------------------------------x-x-x-x-x-x-x-x-x-x-x

2.023ko maiatzaren 10ean, Donostiako Udaleko UdalBatzan bilkura izan genuen, gure proposamenak Udalean azaldu asmoz. Hona hemen gure Ikastolatik helarazitako proposamenetako batzuk!

Lauaizeta eta Aitor Ikastolako Eko Ordezkariak Udal Batzan. 


Hortxe gure Ikastolako eskaeretako batzuk!!!



2.023ko apirilaren 19an, Donostiako Eskolen arteko Foroa izan zen, eta bertan izan ginen. Lan eta jolas ostean, hamaiketako paregabeaz gozatzeko parada izan genuen! 





2.022/2.023 ikasturtean, "Energia irisgarria eta ez kutsagarria" lantzen ari gara. Eta hauek dira, besteak beste, Aitor Ikastolako LHko ikasleek osatutako galdeketetatik ateratako praktika onak:

- Patruila berdeko kideak izango gara, sortutako hondakinak ondo kudeatzen direla ziurtatuz. Gelan, zein patioan.

- Ahalik eta hondar gutxien sartuko dugu eraikinean. 

- Gelatik irtetean, Eko Ordezkariok argiak itzaliko ditugu.

- Uraren erabilera zainduko dugu.

- Ikastolan egiten den energia kontsumoaren bilakaera jarraituko dugu datozen ikasturteetan, eta erabiltzen den energia, hurrengo urteetan ez kutsagarria izan dadin lan egingo dugu, Udalari behar den tokietan eskatuaz. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Eskola Agenda 2030

  Ongi Etorriak Aitor Ikastolako Eskola Agenda 2030 egitasmoaren blogera. Blog honen helburua, Ikastolan, zein Komunitatean aurrera eramaten...