Ametzagañan


Beno, eta hemen dituzue, gure ikasleek eta Eskola Komunitateak, baita Egia-Erdialdea-Loiolako beste hiritarrek egindako ekarpenekin osatutako txostena.

Hauekin, Egiako puntu kritikoen mapa aztertuko dugu, eta Eskolen arteko forora, proposamenak bideratzen saiatuko gara!

Hiriko puntu kritikoen mapari buruz gehiago jakin nahi baduzu, sakatu hemen.


Inkestetatik lortutako emaitzetik, Hiriko puntu kritikoak kokatu ditugu, gure auzoari dagozkionak.

Honako proposamenarekin joango gara Ikastetxeen arteko Forora, datorren apirilaren 17an.










Hiri mailako esku-hartzearekin hasiak gara jada! Horretarako, hiri mailan puntu kritikoen inguruko galdetegi bat osatu dute Lehen Hezkuntzako ikasleek. 

Orain, gure eko ordezkariak, erantzun horiek Donostia mailako galdetegian txertatzen ari dira! 

A ze elkarlan apartan jardun diren!
Zuk ere parte hartu nahi baduzu, klika ezazu hemen!



Hasiak gara jada ikasturte berrian martxa hartzen, eta badugu ikasturte honetako Ametzagañako esku-hartzearen zirriborroa. Bi maila desberdinetan egingo dugu lan: ikastetxe mailan (energiaren kontsumoaren kontrola eta zaintzarekin jarraituko dugu, geletako tenperaturaren neurketak egingo ditugu, hondakin organikoearen kudaketan konpostagailua abiatu nahi dugu Ametzagañako eraikinean, eta Konkorreneako eguzki plaken jarraipena egin nahi dugu, egun oraindik ez baitaude martxan), eta hiri mailan (Egiako puntu kritikoen mapa eguneratuko dugu beste ikastetxeekin elkarlanean, eta argiteria berritzearen azterketa burutuko dugu eskola bidean zehar). 

Eko ordezkariak egitekoak zerrendatzen.

2.023/2.024 ikasturtea martxan da jada, eta horrekin batera, AMETZAGAÑAko eko ordezkarion bilerak. Hona hemen ikasturte honetako egutegia!


x-x-x-x-x-x-x-x-x-x-----------------------------x-x-x-x-x-x-x-x-x-x-x

Ikasturtearen amaierara iristen ari gara, eta horrekin batera, gure Eko ordezkarien lan taldeak bere bukaerako ebaluazioa egin du. Gehiago jakin nahi baduzue, klikatu hemen

6.mailako lagunak agurtu ditugu, eta datorren ikasturtean lanean jarraitzeko konpromisoa mantendu dugu. 

Aupa ekipo, zoragarriak zarete!!!



Ikasturte honetan zehar burututako lana ezagutzera emateko, Ostadar txokoa martxan jarri dugu Ametzagañako eraikinean, Ikastola sarreran izango duzue ikusgai!



2.022/2.023 ikasturtean, Eko Ordezkarien batzarra sortu dugu. Ikasle, irakasle eta familiak, bi multzotan banatu gara, bat, eraikin bakoitzean. 

Hona hemen Ametzagañako Eko Ordezkarien lehenengo bileraren irudi batzuk. Ekiñe, Udane, Julene, Amelie, Kattin, Oihan, Enara, Karmele, Xenki, Aisha, Aiert, Lyra, Gorka, Urtzi, Nahia, Ashly eta Itsaso... aupa ekipo!




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Eskola Agenda 2030

  Ongi Etorriak Aitor Ikastolako Eskola Agenda 2030 egitasmoaren blogera. Blog honen helburua, Ikastolan, zein Komunitatean aurrera eramaten...