Ikasturte hasiera guztietan bezala, hemen dugu Cristina-Eneak eskainitako formazioa, bai eskola konpostaren inguruan, baita hondakinen sailkapenari dagokionean. Hemen, HHko hainbat ikasle Xixario ezagutzen
Iritsi da garaiaaaaa! Hustu egin behar dugu, eta gure Xixarioek baratzarako ongarri bikaina sortu izana espero dugu. Hona hemen hustuketa prozesuaren iruditxo batzuk!!! Aupa langileak!!!
Urteak dira Aitor Ikastolako Konkorrenea eraikinean KONPOSTA egiten dugula. Honen jarraipena andereño Natik egin du urte guzti hauetan, eta bere erretiroa dela eta, konpost arduraduna eta kokalekua aldatu ditugu.
Konkorreneako terrazan kokatu ditugu, era horretan, baratzatik gertu izango ditugu hemendik aurrera. Eta Haur Hezkuntzako irakasle zein ikasleak dira xomorrotxoak elikatzeko arduradunak!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina