Eskola Bidea eta Mugikortasuna

Eskola Komunitatearen adostasunezko infografia.


2024-2025 Margoketa egin genuen maiatzaren 30aen... hemen bertako irudi batzuk:


 

X-----------------------------------X

Hasiak gara 2025eko Eskola Bidea egitasmoarekin... hona hemen LH2ko familiek ikasleekin egindako mapa, honen lanketaren bidez, Ametzagañako eskolarako ibilbide segurua lantzen ari dira! Bejondeizuela!!!



X--------------------X

2.024/2.026 ikasturteetan, Mugikortasun jasangarriaren gaia landuko dugu, hori dela eta, atal honi izenburua aldatu diogu.

Bide segurua egitasmotik haratago dijoan ikuspegi aldaketa dakar mugikortasunaren gaiak. Hiri eta komunitate jasangarrien (11.GJH) ikuspegia aztertu eta gurean txertatze aldera, Mugikortasun Plana osatzen emango dugu ikasturtea, eta noski, maiatza aldera, BIDE SEGURUAri ekitea espero dugu!

Eta nondik hasi gara? Ba ikasle, familia eta irakasleei galdetuaz. Hona hemen inkesten emaitzak.

X-----------------X

Urte batzuk dira jada Latxaga Guraso Elkartearekin elkarlanean BIDE SEGURUA egitasmoa burutzen dena. Berau, Lehen Hezkuntzako ikasleekin, etxetik eskolarako bidea, lagunartean eta segurtasunez sustatzea du helburu, eta Ikastolan familiekin batera egiten den proiektua da.

Honen bukaerako ekimen gisa, ikasleek eskolara bide ziurra egiteko ibilbidea diseinatu eta markatu egiten dute, eta hemengo irudiak, margoketa momentu horretako batzuk dira.

Fenomeno egin duzue ekipo! Berriro ere, Egiako familia zein ikasleek eskolako bide segurua irudikatu duzue!

Plantila ondo kokatu ostean...

Margotu egiten dugu...

Eta ondo lehortu arte, bidea zaintzen dugu!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Eskola Agenda 2030

  Ongi Etorriak Aitor Ikastolako Eskola Agenda 2030 egitasmoaren blogera. Blog honen helburua, Ikastolan, zein Komunitatean aurrera eramaten...