Konkorrenean

2.023/2.024 ikasturtea martxan da jada, eta horrekin batera gure EKO ORDEZKARIen bilerak. Hona hemen ikasturte honetako Konkorreneako ordezkarien bilera egutegia!



Konkorreneako Ikastolan ere Ostadar txokoa sortu dugu, beheko atarian dago, ikasle eta familia guztien ikusgai! 



2.022/2.023 ikasturtean, jolastoki berria egin digute Konkorrenea eraikinean, eta hasiera batean jolas gunea harri txingorrez osatua egongo bazen ere, hondarra jarri zuen Udalak azkenik. Eta orduan hasi ziren buru hausteak!

Hondarra oinetakoetan itsatsita geratzen da, eta eraikin barrura sartu da, geletaraino! Gure lurrak bere distira galdu du, eta garbiketa lanetan, denbora, ura eta garbikari gehiago erabili behar izaten ari dira garbitzaileak. Energia gehiago gastatuz!

Honen aurrean, Eko Ordezkariek, honakoa proposatzen diegu Konkorreneako ikasle guztiei, ea denon artean, hondarra patioan geratzen den!




Eko ordezkariek, gure "Ostadar txokoa" sortu dugu, Ikastolako lagunei berri emateko... ikusi zein euskarri polita sortu dugun!





2.022/2.023 ikasturtean, Eko Ordezkarien batzarra sortu dugu. Ikasle, irakasle eta familiak, bi multzotan banatu gara, bat, eraikin bakoitzean. 

Hona hemen Konkorreneako Eko Ordezkarien lehenengo bileraren irudi bat. Martina, Irati, Telma, Ibai, Ane, Xabier, Amets eta Laia...aupa ekipo!




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Eskola Agenda 2030

  Ongi Etorriak Aitor Ikastolako Eskola Agenda 2030 egitasmoaren blogera. Blog honen helburua, Ikastolan, zein Komunitatean aurrera eramaten...